Recursos

Baliabideen bilatzailea

Bake kulturaren alde

1100

0

0


Autorea: Fernando Pérez Rodríguez
Data: 2007
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Unitate honen helburua, konponbide negoziatuetara iristeko, ikasle denen artean hainbat bidetatik saiatzea da; horretarako, justiziarik gabe bakerik ez dela aitortzetik abiatu beharra dago. Hiru atal ditu unitateak eta horietako bakoitza bereiz edo beste biekin batera landu daiteke. Lehenean balizko (baina ohiko eta ikaslearengandik gertuko) gatazka egoera bat aztertuko da. Horretarako rol joko bat proposatuko da:…
Gehiago jakin nahi dut
Bidai agentzia

1304

0

0


Autorea: Fernando Pérez Rodríguez
Data: 2007
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 14 eta 16 urte
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Gaztelako

Unitate honen hasieran, aldez edo moldez egoera larrian dauden herrialdeetarako bidai eskaintzak era sinbolikoan banatuko dira ikasleen artean: Haiti, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan edo, Estatuan bertan, zeinahi eratako gatazka bizi duten lekuak (institutua, etorkin adingabekoen aterpetxea, tratu txarren biktima izan diren emakumeen zentro edo etxea, etab). Jarduera honetan, ikasleari azaldutako kasuez ikerketa egin dezan proposatuko…
Gehiago jakin nahi dut
Yusuf-en familia

1155

0

0


Autorea: Esther L. Delgado Aguilar
Data: 2007
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 12 eta 14 urte
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Liskarrak eraldatu eta konpontzeko bideez eta, era berean, liskarrek gizakiengan izaten dituzten ondorioez gogoeta egitea da unitate honen helburua. Darfur-en (Sudan) borroka bertatik bertara bizi zuen gaztea da Yusuf. Bere historian oinarrituriko rol joko batetik abiatuta, eragileek horrelako liskar batean duten paperaz hausnarketa egin behar dute mutiko-neskatoek. Jokoa amaiturik, liskar horretaz eta beste hainbatez hitz…
Gehiago jakin nahi dut
Oka ibaialdean

1145

0

0


Autorea: Equipo educativo de Intermón Oxfam de Zaragoza
Data: 2006
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Unitate didaktiko hau, ikasleek elkarrekin irakurriko duten Leon Tolstoi nobelagilearen testu bat irakurtzetik abiatuko da. Horren bitartez, maiz alferrikako liskar-egoera absurdu baterantz garamatzaten alferrikako defentsa absurduen eraikuntzaren aurreko erreakzioa probokatu nahi zaio ikasleari, irakurketatik abiatuta, pertsonaien jardueraz eta bakea helmuga izango duen konponbidea denok elkarrekin bilatzeaz gogoeta egin dezan. Material honen xedea, ikasleari bakearen oinarrian…
Gehiago jakin nahi dut
Herensugearen malkoak

1166

0

0


Autorea: Equipo educativo de Intermón Oxfam de Zaragoza
Data: 2006
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 8 eta 10 urte
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Unitate didaktiko honen helburua bakearen kontzeptuaz gogoeta eginaraztea da. Japoniar ipuin bat ikasleek elkarrekin irakurrita, testua denen artean aztertzeko dinamikak proposatuko dira. Material honen xedea, ikasleari bakearen oinarrian pertsonen arteko konfiantza datzala jabearaztea da.
Gehiago jakin nahi dut
Hizketan ulertuko gara

1488

0

0


Autorea: Fernando Pérez Rodríguez
Data: 2007
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Unitate honen xedea liskarren kudeaketa eta azterketa jorratzea da, ikasleak gertuko dituen egoeretan oin hartuta. Lehen jarduerak dilema morala planteatuko du, ikasgelan gerta litekeen balizko gatazka bat dela medio. Kasuak sortaraziko dituen elkarrizketa eta eztabaidan abiaturik liskarren kudeaketa eta transformazio estrategia zenbait aztertuko dira. Azkenean, ateratako ondorioak agertuko dituen hormako kartel bat egitea proposatuko da.…
Gehiago jakin nahi dut
Zer da bakea?

1579

0

0


Autorea: Yanira Delgado Calero, Fernando Pérez Rodríguez
Data: 2007
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 3 eta 6 urte, 6 eta 8 urte
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Unitate didaktiko honen helburua bakearen kontzeptuaz gogoeta egitea da, ideia erauntsi batetik abiatuz. Denen artean, "gerrarik eza" baino haratago iritsiko den definizioa osatzea da kontua, bakearen gertueneko errealitatera ekarrita: senideekiko edo lagunekiko harremanak, adibidez. Azkenean, ikasle guztien artean bake ekitaldi sinboliko bat egitea proposatuko da.
Gehiago jakin nahi dut
Matematikakoez bestelako arazoak

1150

0

0


Autorea: Yanira Delgado Calero, Fernando Pérez Rodríguez
Data: 2007
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 6 eta 8 urte, 8 eta 10 urte
Gaiak: Bakearen eta gatazken kudeaketa kultura
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Unitate didaktiko honetan, lau eskola-jardueraren bitartez, bakearen eta liskarren kudeaketa kontzeptuetara hurbilduko da ikaslea. Gertu-gertuko adibideetan —esate baterako, lagunen arteko borroka eskolako patioan— oinarrituz, liskarrak bake-bidetik konpontzea da material honen helburua, komunikazio-arauak eta liskarren transformazioa bereziki azpimarratuz. Bestetik, marrazkien bitartez, bakeak eta gerrak haur txikienengan sortarazten dituzten sentimenduak jorratzea du helburu.
Gehiago jakin nahi dut
Nola ikusten duzu?

1146

0

0


Autorea: Sibila Vigna
Data: 2003
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 12 eta 14 urte, 14 eta 16 urte
Gaiak: Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala, Genero justizia
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Monografikoaren helburua emakumearen diskriminazio-erak atzematea da, Ipar zein Hegoaldean, famili giroan, lantokian, politikan. Lehen jarduerek, etxeko lanen banaketan gizonezko eta emakumeen artean dagoen desberdintasuna eta publizitate mezuetan agertzen den emakumearen diskriminazioa nabarmenduko dituzte. Ondoren, Hegoaldeko errealitatera hurbilduko gara, Guatemalako komunitate batean gizonezkoek eta emakumeek egiten duten lanari buruzko komiki baten bidez. Hori irakurritakoan, eztabaida egin…
Gehiago jakin nahi dut
Aitzakiarik ez

1403

0

0


Autorea: José Palos
Data: 2003
Baliabide-mota: Material didactico ek
Hartzaileak: 10 eta 12 urte
Gaiak: Desoreka ekonomikoa eta justizia fiskala, Genero justizia
Hizkuntza: Euskara, Galego, Gaztelako, Katalanez

Gutariko bakoitzak sexuen bereizketaz egin ohi dugun hausnarketa indibidual eta kolektiboarekin hasten da monografikoa. Ondoren, etxeko zereginak gizonezkoen eta emakumeen artean banatzeko moduaz eta lan berbera egitearren soldata desberdina jasotzeaz gogoeta egitea da proposamena. Hurrengo jarduerek ikaslea testuinguru berezi batean sartuko dute: Afrikan, adibidez, ekonomiaren karga gehienetan emakumeak daraman arren, marjinaturik dago. Monografikoak lana taldeka…
Gehiago jakin nahi dut

Erakusten 251-260 guztira 271 bitartekoak