Zein mugikor hautatuko ote dut?

Baliabideen bilatzailea

Zein mugikor hautatuko ote dut?

Autorea: Esther L.Delgado Aguiar (IES Playa de Arinaga. Agüimes, Gran Canaria)
Data: 2010
Gaiak: ,
Baliabide-mota: Hezkuntza esperientzia
Hartzaileak: 14 eta 16 urte, 16 urte baino gehiagokoak
Hizkuntza: Gaztelako
Azalpena:
ikasgelako praktika den esperientzia honetan gizarte zientziei aplikaturiko matematikako curriculumaren oinarrizko gaitasunak aztertu ziren. Horretarako, Agüimes-eko (Kanaria Handia) Playa de Arinaga Bigarren Hezkuntzako Institutuko DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasle batzuek eginiko lan-egitaraua hautatu zen, telefono mugikor baten erosketa xedea izaki. Prozesuaren zailtasunak topatuko zituzten ikasleek, pixkanaka-pixkanaka: koltaneko meatzarien egoera latza, mineral hori erauztearen ondorioz Kongoko Errepublika Demokratiko herritarrek nozitzen dituzten erasoak, etab. Prozesuaren amaieran ikasleak informazioa jaso zuen hainbat gairen inguruan: kontsumo arduratsuaz, Kongoko koltaneko meatzarien egoera latzaz, arma trafikoaz eta ingurugiroaz. Esperientzian zuzenean 27 ikaslek hartu zuten parte eta, zeharka, hezkuntza komunitateko berrehun lagunek. Lana egiteko unean ikasleak taldeka elkartu ziren eta horietako bakoitzeko arduradunak Messenger-en, posta elektroniko bidez edo ikasgelan, prozesuan zehar topaturiko zailtasun, eragozpen eta zalantzak helarazi zituen. Ohiko produktu (telefono mugikorra) horren atzetik ezkutatzen den errealitatea ezagutzeaz gainera, kontsumo arduratsu eta kritikoa sustatzea zen oinarrizko xedea.
Helburuak:
Esperientzia hau, Los Negrales-en (Madril) 2009ko uztailean eginiko Herritargo globalerako Hezkuntzako III. Mintegian aurkeztu zen eta bertako memoria Kaidaran dago eskuragarri.

Mesedez, idatzi iruzkin bat.

1 2 3 4 5

Si quieres recibir información sobre la Red de educadores y educadoras para una ciudadanía gloabal, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.